Laidako hondartzan, gaur egun badaude dunak, baina ez dira duela 50 bat urte hondartza honetan zeuden berak. Laidako duna berriak Urdaibaiko Patronatuak sortu eta abiarazitako proiektu baten ondorioa dira. Proiektuan, Euskal Herriko Unibertsitatearekin jardun dute elkarlanean.
Proba pilotua ondo irten zela ikusita, dunak berreskuratzeko proiektua hastea erabaki zuen Patronatuak. Itsasadarrean dragatutako materiala erabili zuten substratu moduan, eta marea gora dagoenean ura iristen ez den hondartzaren zatian zabaldu zuten. Izan ere, itsasadarrean draga-lanak egin behar izaten dituzte noizean behin. Itsasadarrean gora Muruetako untziola dago, eta, dragatuko ez balitz, han egiten dituzten itsasontzi berriak ezin izango lirateke itsasora irten.
Dragaketako materiala hondartzaren inguru batean bota zen. Ma

Euskal Herrian, urria eta martxoa artean jotzen du gehien haizeak, ipar-mendebaldeko edo hego-ekialdeko haizeak gehienbat. Laidako hondartzan ere, ipar- eta hego-haizeek agintzen dute.
Haizea eta hondarra dira, beraz, dunak eratzeko oinarriak. Baina, argi dago, ez dira nahikoa; bestela, dunak izango genituzke hondartza guztietan. Hondarra pilatzeko tokiak ere behar dira. Proiektu honen hasieran, 2001ean, Laidako hondartzan 250 metro luze eta 25 metro zabaleko hiru zume-ilara jarri zituzten, hondar-aleak haien inguruan bil zitezen. Denborarekin, zumeak usteldu eta berez desagertzen dira.
Pilatutako hondarra neurtzeaz gain, hondar horren inguruko azterketak ere egin dira proiektu honetan, granulometriak egin dituzte. Eta ondorio garbi bat atera dute: Urdaibaiko hondarraren jatorria itsaso barruan dago, olatuek eta mareetako korronteek eraman dute estuario barrura.
2002ko udazkenean Ammophila arenaria landareak landatu ziren, eta, haien ondoren, beste batzuk sortu ziren, berez, dunen berezko flora osatu arte. Negua ez da horretarako sasoirik egokiena, udaberrian eta udaran agertzen baitira gehienak. Hala ere, apur bat mugituz gero, erraz aurkitzen dira dunak kolonizatzen dituzten hainbat landare.
Duela bi urte bezala, iaz ere zume-ilara gehiago jarri ziren, eta landare gehiago ere landatu zituzten. Dragaketa berria ere egin zen iazko ekainean, eta sedimentu berria bota zen. EHUko eta Urdaibaiko Patronatuko lan-taldearen arabera, 2003an zumeak jartze hutsarekin Laidako dunetan 7.000 metro kubiko hondarretik gora geraraztea lortu da. Argi dago, laguntzarik jaso ez balu, naturak ez zuen dunarik eratuko Laidan. Eskerrak, noizean behin, gizakiak mesede ere egiten dion.
1 comentario:
bale eskrrrk
gogoratu gaitzik zure lana be ez dago txarto ee
seguidu olaaan animooo jajajajaj
Publicar un comentario