Urdaibaiko zuhaitz, landare eta arbolak aztertzeko ikerketa bat abiatu dute EHUko Landare Biologia eta Ekologia sailean. Urdaibaiko ekosistemaren kalitatea ezagutzea da helburu orokorra. Halaber, ekosistemaren kalitatea kudeaketarekin erlazionatu nahi dute.
Ekosistema baten kalitatea neurtzeko lehenengo urratsa kartografia on bat lortzea da.Kasu honetan, 1:10.000 eskalako mapekin lan egiten dute; eskala nahiko zehatza d

Kartografia egina dagoenean, ekosistemaren laginketa egokia planifikatzen da; alegia, laginketa adierazgarria izateko azalera osoaren zer portzentaje minimo aztertu behar den erabakitzen da. Horretarako, teknika estatistikoak erabiltzen dituzte.
GPSaren bidez hurbiltzen dira aukeratutako laginketa-puntuetara. Han, laginak, hau da, zuhaitzak, zuhaixkak nahiz landareak, neurtzen dituzte (diametroa, altuera, dentsitatea), zein espezietakoak diren apuntatzen dute eta abar. Espeziea ez badute ezagutzen, lagina jaso eta laborategian identifikatzen dute.http://urdaibai2.blogspot.com/
No hay comentarios:
Publicar un comentario