martes, 19 de mayo de 2009

Nola heldu urdaibaiera


Errepide bidez.

Bilbotik 32 kilometrora baia ez dagoen tokia da, errepide bidez errez ailagatu ahal den lekua. Bilbotik, A-4 autobide hartu behar dugu, geroxeago, Galdakaoko 19 irtenbidetik irteteko. Han, N-240tik jarraitu behar dugu Gasteizeko norabidean.
Gasteizetik, N-240 errepidea hartu behar dugu Bilboko norabidean, Bazar Porta igaroa arte, han, urdaibaiko norabidea hartu behar dugu.

Donostiatik etortzeko A-8 autobide ospetsua hartu behar du 18 irteerararte. Amorebietan BI-635 errepidetik joanda, N-240 autobidera irten behar eta ortik urdaibaiko norabide hartu.

Garraio publiko bidez.

Errepide bidez.

Garraio publikoz ere heldu gaitezke, tren bidez( bizkaibusen eskutik) eta autobus bidez (bizkaibusen eskutik). Onek Bilbon ar zaitzakegu, urdaibaiko herri garrantzitsuenetara zuzenean.

Hegazkin bidez.

Hegazkin bidez heldu nahi badu, aeroporturik hurbilena Bilboko aeroportua da. Bertara heltzean, taxi bat hartu eta urdaibaierantz abiatzea baino ez daukazu.







martes, 5 de mayo de 2009

Bizkargi eguna

Maiatzeko lehenengo zapatu domekan, Bizkargi
mendiaren eguna da, euskaldun on guztiek bertara abiatzen diren eguna da. Ni ere, euskaldun ona naizelako, maiatzeko lehen domekan, (2009ko maiatzak 3), ni eta beste hiru lagun Bizkargira abiatu ginen, hango jai-giroaz gozatzera. Bizkargi, paisaia bikainak inguratzen duten mendi bat da, eta antze hartu nituen honakoa argazki hauek.


















martes, 24 de marzo de 2009

Indarkeria erasoa Gernikan

Tamalez, gaur egun bizi dugun gizarte onetan, emakumeen aurkako indarkeria agertzen zaigu zarritan, baina denok pentsatzen dugun moduan, gauza horiek hiri handietan gertatzen direla pentsatzen dugu, baina bart, gure Gernika maitean, 44 urteko emakume bat hil da, ustez, bere senarrak erasota.
Iaz, Euskal Herrian (Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa) 2.500 emakume baino gehiagok salatu zituzten beraien bikotea, baina ala eta gutiz, sei emakume hil ziren.

martes, 10 de marzo de 2009

Urdaibaiko dunak ugaritu egin dira gizakiari esker

Urdaibai Erreserbaren Patronatuaren ekimenez, eta EHUko ikerketa-talde baten lanari esker, dunak itzuli dira Laidako hondartzara. Egia esan, dunak berreskuratzeko proiektuak ez dira berriak, baina Laidakoa izan da orain arte jarraipen zientifikoa egin zaion bakarra. Euskal kostaldea oso malkartsua da. Itsasoan murgiltzen diren hormak nonahi ikus daiteke, Ogoñokoa kasu. Hain geografia hautsian toki gutxi geratzen dira duna-sistemak eratzeko. Izan badira, baina azken 200 urteotan, bai hondamendi naturalen eraginez bai gizakiak eragindako hondamendien eraginez, desagertu egin dira duna-sistema asko.

Laidako hondartzan, gaur egun badaude dunak, baina ez dira duela 50 bat urte hondartza honetan zeuden berak. Laidako duna berriak Urdaibaiko Patronatuak sortu eta abiarazitako proiektu baten ondorioa dira. Proiektuan, Euskal Herriko Unibertsitatearekin jardun dute elkarlanean.

Proba pilotua ondo irten zela ikusita, dunak berreskuratzeko proiektua hastea erabaki zuen Patronatuak. Itsasadarrean dragatutako materiala erabili zuten substratu moduan, eta marea gora dagoenean ura iristen ez den hondartzaren zatian zabaldu zuten. Izan ere, itsasadarrean draga-lanak egin behar izaten dituzte noizean behin. Itsasadarrean gora Muruetako untziola dago, eta, dragatuko ez balitz, han egiten dituzten itsasontzi berriak ezin izango lirateke itsasora irten.

Dragaketako materiala hondartzaren inguru batean bota zen. Marearen ur-lasterrak sortzen duen higadura murriztea du helburu lan honek. Horrela, hondartza eta dunen gunea babestuago geratuko dira. Ikertzaileek ikusi dute dragatzeko unerik egokiena azaroa dela, hegaztien migrazioak amaituta daudenean, eta haizea oraindik badabilenean. Urteko sasoi horretan eginez gero, errazago eratuko dira dunak.

Euskal Herrian, urria eta martxoa artean jotzen du gehien haizeak, ipar-mendebaldeko edo hego-ekialdeko haizeak gehienbat. Laidako hondartzan ere, ipar- eta hego-haizeek agintzen dute.

Haizea eta hondarra dira, beraz, dunak eratzeko oinarriak. Baina, argi dago, ez dira nahikoa; bestela, dunak izango genituzke hondartza guztietan. Hondarra pilatzeko tokiak ere behar dira. Proiektu honen hasieran, 2001ean, Laidako hondartzan 250 metro luze eta 25 metro zabaleko hiru zume-ilara jarri zituzten, hondar-aleak haien inguruan bil zitezen. Denborarekin, zumeak usteldu eta berez desagertzen dira.

Pilatutako hondarra neurtzeaz gain, hondar horren inguruko azterketak ere egin dira proiektu honetan, granulometriak egin dituzte. Eta ondorio garbi bat atera dute: Urdaibaiko hondarraren jatorria itsaso barruan dago, olatuek eta mareetako korronteek eraman dute estuario barrura.

2002ko udazkenean Ammophila arenaria landareak landatu ziren, eta, haien ondoren, beste batzuk sortu ziren, berez, dunen berezko flora osatu arte. Negua ez da horretarako sasoirik egokiena, udaberrian eta udaran agertzen baitira gehienak. Hala ere, apur bat mugituz gero, erraz aurkitzen dira dunak kolonizatzen dituzten hainbat landare.

Duela bi urte bezala, iaz ere zume-ilara gehiago jarri ziren, eta landare gehiago ere landatu zituzten. Dragaketa berria ere egin zen iazko ekainean, eta sedimentu berria bota zen. EHUko eta Urdaibaiko Patronatuko lan-taldearen arabera, 2003an zumeak jartze hutsarekin Laidako dunetan 7.000 metro kubiko hondarretik gora geraraztea lortu da. Argi dago, laguntzarik jaso ez balu, naturak ez zuen dunarik eratuko Laidan. Eskerrak, noizean behin, gizakiak mesede ere egiten dion.

Urdaibaiko basoen diagnostikoa

Euskal Autonomia Erkidegoko azaleraren erdia baino gehiago basoa da. Baina baso asko izateak ez du esan nahi osasuntsu daudenik; eta kantitatea baino garrantzitsuagoa da kalitatea.

Urdaibaiko zuhaitz, landare eta arbolak aztertzeko ikerketa bat abiatu dute EHUko Landare Biologia eta Ekologia sailean. Urdaibaiko ekosistemaren kalitatea ezagutzea da helburu orokorra. Halaber, ekosistemaren kalitatea kudeaketarekin erlazionatu nahi dute.

Ekosistema baten kalitatea neurtzeko lehenengo urratsa kartografia on bat lortzea da.Kasu honetan, 1:10.000 eskalako mapekin lan egiten dute; eskala nahiko zehatza da, kontuan hartzen bada Urdaibaik 22.000 hektarea dituela. Horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiaren aire-argazkiak edo fotogramak erabiltzen dituzte. Argazki horiekin orbanak marrazten dira maparen gainean. Orban horiek kolorearen arabera bereizten dira eta kolore bakoitza landaredi-mota bati dagokio. Orban horiek identifikatzeko eta ezaugarritzeko zuzenean bertara jo behar izaten dute. Noski, orban guztiak aztertzea ia ezinezkoa da, 22.000 hektarea aztertzea lan neketsua baita oso.

Kartografia egina dagoenean, ekosistemaren laginketa egokia planifikatzen da; alegia, laginketa adierazgarria izateko azalera osoaren zer portzentaje minimo aztertu behar den erabakitzen da. Horretarako, teknika estatistikoak erabiltzen dituzte.

GPSaren bidez hurbiltzen dira aukeratutako laginketa-puntuetara. Han, laginak, hau da, zuhaitzak, zuhaixkak nahiz landareak, neurtzen dituzte (diametroa, altuera, dentsitatea), zein espezietakoak diren apuntatzen dute eta abar. Espeziea ez badute ezagutzen, lagina jaso eta laborategian identifikatzen dute.http://urdaibai2.blogspot.com/

Urdaibaiko Garapen Iraunkorrerako Estrategia berriak 553 milioi euro xedatuko ditu zazpi urtetan zenbait egitasmorako

Urdaibaiko Garapen Iraunkorrerako Estrategia berriak 553 milioi euro xedatuko ditu datozen zazpi urteetan eskualdeko gizarte, ekonomia eta ingurumenaren arloak suspertzeko giltzarri izango diren egitasmoetarako.

Esther Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuak 2009-2015 aldirako Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Garapen Iraunkorrerako Estrategia aurkeztu du Gernikan. Bere esanetan, hainbat eragile sozialekin eta herritarren partaidetzarekin diseinatu den estrategia betearazita, Urdaibai gune berritzailea bihurtzeko giltzarri izango diren egitasmoak sustatuko dira. Horretarako, ingurumen ondarearen eta garapen ekonomiko zein sozialaren arteko oreka erraztuko duten ekintzak burutuko dira.

Eskualdearen erabateko garapena bultzatzeko asmoz, 60 ekintza baino gehiago aurreikusi ditu planak, lau ardatz estrategikoen inguruan sailkatuta eta 12 ildo lehenetsiei erantzutearren.

Lurralde eredu iraunkorra zehazten du lehenengo ardatzak. Hori gauzatzeko bidean "ezinbestekoa" izango da Gernika-Markina eremurako Lurralde Zati-Plana onartzea, Erreserbaren Erabilpen eta Kudeaketarako Gida Plana eta Natura Sarea 2000ren Kontserbazio Bereziko Eremuak Urdaibaien finkatzen dituzten agiriak berrikusi eta eguneratzea. Era berean, eskualdearen irisgarritasuna eta loturak hobetzea aurreikusten du lehenengo ardatzak.

Horren harira, "tren zerbitzu eraginkorragoa behar da", bai eta garraio publikoa berrantolatzea eta errepide berriak eraikitzea, besteak beste, Bermeo, Sollube eta Autzaganetik iristeko.

Bigarren ardatza ondarea eta bioaniztasuna babestean eta zaintzean datza. Ondorioz, ingurumena leheneratzeko, birsortzeko eta hobetzeko egitasmoak burutuko dira (Gautegiz-Arteagako padurak, Muruetako triangelua edo Laidako hondartzaren haremunak, besteak beste), eta, batez ere, landare exotiko inbaditzaileak kenduko (Baccharis halimifolia eta Cortaderia selloana).

Ekintza horiez gain, erakundeen arteko akordioak bultzatuko dira, bertako eta nazioarteko zaintza sareetan parte-hartzea eta, halaber, ikerketaren garapena. Horrela, egoitza Madariaga Dorretxean duen Euskal Autonomia Erkidegoko Bioaniztasun Zentroa izango da EAEko ingurumena ikertzeko eta ezagutarazteko erreferentea.

Gainera, Lurraldearen Saneamendurako Ekintza Plana betearazteko ezinbesteko ekintzak ere barne hartzen ditu atal honek (Lamaraingo Hondakin Uren Araztegia eta biltodi erraldoien eraikuntza lanak amaitzea). Energiaren alorrean, berrikusi egingo da Urdaibaiko Ingurumenaren Energia Plana, hobetu egingo da argindarraren banaketa sarea, eta garapenean iraunkortasun irizpide gehiago ezarriko dira.

martes, 10 de febrero de 2009

Urdaibaiek entrenatzaile berria

Iosu Zabalondo urdaibaiko presidenteak adierazi du, urrengo urtean orain dagoen Patxi Bilbao bermeotarrari ordezkoa aurkitu duela, Fran Gonzalez galiziarra hain zuzen. Hasiera batean urtebeterako kontratua sinatu dute baina hiruzpalau urte gehiagorako luzatzeko esperantza omen dute. Tiranen eginen zuen antzera, Fran Gonzalez entrenatzaile lanetaz aparte, patroi lanetan ere arituko da. Gainera, Iosu Zabalondok bestelako kontu batzuk ere aipatu dute, oraingo entrenatzailearekin batera beste hiru lau arraunlarik ere utziko dutela taldea eta jada, badaudela arraunlari berrien bila.