martes, 16 de diciembre de 2008

Guggenheim proiektuari buruz jendeak duen iritzia batuko dute eragileek

Guggenheim proiektuari buruz jendeak duen iritzia batuko dute eragileek

Ekonomia

Aldundiak museoa eraikitzeko duen proiektua kritikatu du `Lan eta Bizi´ plataformak agerraldi baten bitartez.

danel lauzirika

Zapatu goizean prentsaurrea eman zuten Gernika-Lumoko kultur etxean `Busturialdean Lan eta Bizi´ gizarte plataforma osatzen duten sindikatuen, alderdi politikoen eta elkarteen ordezkariek. Agerraldi horren bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiak Sukarrietan Guggenheim museoa ezartzeko duen proiektua kritikatu zuten.

Proiektu horren aurrean eskualdeko bizilagunek duten iritzia ezagutzeko eta eskualdeko garapen soziokonomikoa zein izan beharko litzatekeen jakiteko abendua eta otsaila bitartean ekimen bat burutuko du `Lan eta Bizi´-k. Hain zuzen, eskualde osoan inkesta orriak banatuko dituzte jendearen iritzia ezagutze aldera.

Aldundiak Sukarrietan museoa ezartzeko 100 milioi euroko aurrekontua duela jakinarazi du baten baino gehiagotan. Eskualdea garatzeko bidean «inbertsio produktiboa, soziala, erabakietarako elkarrizketan eta parte-hartzean oinarritua» funtsezkoa dela uste dute plataformako eragileek.

«Gaur egungo datuak estrapolatuta, 100 milioi euro, guztira, Foru Aldundiak eskualdeko hogei udalerriei datozen hiru urte luzeetan emango dien kopurua da, udalerrion biziraupenerako. Alderatzeko beste datu bat: familia bakoitzak Guggenheimerako 6.700 euro jarriko bagenitu bezala da», adierazi zuen Olate Arrate EHNEko kide eta plataformako bozeramaleak.

Eskualdea garatzeko planik ez

Plataformako kideen ustez, erakundeek eskualdearen kudeaketa sozioekonomikorako plan bat garatu ez dutelako sortu dute museoaren proiektua. «Erakundeen utzikeria ia erabatekoa izan da. Ez dute ekonomia suspertzeko ekintzarik bultzatu, lurzoruaren espekulaziorako eta gutxi batzuen negoziorako ekintzak baino ez. Hau da, Biosfera Erreserba izendatu zenetik 25 urte igaro eta gero, eta Garapen programa onartu zenetik hamar urte igaro eta gero, Busturialdea gainbehera doa oraindik ere».

Plataformaren ustez «utzikeria» horren emaitza dira nekazaritzan, arrantzan eta industrian desagertutako 10.000 lanpostuak. Arrateren esanetan, «2.000 lagun baino gehiago joan behar dira egunero eskualdetik kanpora lan egin ahal izateko. Ez da aurreikusi lanposturik eskualdean bizi diren zazpi milatik gora gazteentzat, eta etorkizun zalantzagarria dute horiek guztiek. Prekarietatea gero eta handiagoa da».

`Lan eta Bizi´-k bere sorreratik Muxikako industriagunearen proiektua errefusatu eta Gernika-Lumoko industrialdea biziberritzearen aldeko apustua egin duela adierazi zuen Arratek.


Proposamen zehatzak

Busturialdearen garapen sozioekonomikoa sustatzeko hiru proposamen zehatz egin ditu plataformak. Batetik, Urdaibaiko Jarduera Sozioekonomikoen Egokitzapen eta Garapenerako Egitaraua praktikara eramatea eskatu diete erakundeei.

Horrez gain, «100 milioi euro horiek berehala gizarte inbertsioetan erabiltzeko» eskatu dute, «gizarte sektore eta sektore ekonomiko guztiak orekaz suspertzeko eta lanpostuak eta etorkizun itxaropentsua sortzeko. Espekulaziorako inbertsiorik ez. Gure kapitala, hau da, gizarte kapitala ez da esku pribatuetara pasatu behar, are gutxiago gure onerako izango den aitzakia zentzugabearekin».

`Lan eta Bizi`-ren proposamena sektore ekonomiko guztiak suspertzea da, ez turismo arloari lehentasuna ematea. «Turismo iraunkorraren garapena gainerako jarduera sozioekonomikoekin lotuta dago, eta argi eta garbi programatuta Urdaibaiko Legearen tresnetan». Plataformaren ustez, «turismoan oinarritutako eredu batek hautsi egingo luke gure historian jarduera sozioekonomikoen dibertsifikazioan oinarritu den garapena. Lehen ere eragingarria izan den eredu horrek inbertsioak behar ditu, eguneratu ahal izateko, eta etorkizuneko belaunaldien ongizatea bermatu behar du».

15.000 inkesta orri banatuko dituzte eskualdean

Abenduan plataforma osatzen duten eragileek eskualdeko bizilagunei zuzendutako 15.000 inkesta orri «etxez etxe, herriz herri eta enpresaz enpresa» banatuko dituzte. Inkesta horren bitartez Aldundiak Guggenheim eraikitzeko erabiliko duen aurrekontua zein sektore sozioekonomiko suspertzeko erabiliko luketen galdetuko diete eskualdeko bizilagunei.

Eragileek urtarrilean jasoko dituzte inkestak, eta lehenago horiek non utzi daitezkeen jakinaraziko dute.Otsailean inkestaren emaitzak aurkezteaz gain, manifestazio bat deituko dute.

Informazioa: Urdaibaiko hitza

martes, 2 de diciembre de 2008

Bermeo, urdaibaiko bigarren herri garrantzitsuena

Bizkaiko Golkoan dagoen arrantzale- eta industria-portu bat da Bermeo. Bertako biztanleria gora-behera handirik gabe baina etengabe hazi da XX. mendean zehar: 9.061 bizilagun zituen, adibidez, 1900ean; 12.517, 1950ean, eta 16.955, 2001ean.
Bermeoko San Frantzisko komentuak historia luzea du herriko bizitzan: fundatu zutenean (1357an) Bizkaiko Jaurerriko lehen gizonezko-komentua izan zen. Eta berrezarri zirenean ere (1859an) bera izan zen Arantzazuko frantziskotar probintziako lehenengoa.
Bigarren Esklaustrazioa gertatu zenean (1870ean), ordurako itxia zegoen komentuaz gainera, Bermeok izan zuen Egoitza Apostoliko bat ere 1882ra arte. Komentuari dagokionez, berriz, 1895ean ezarri zen ostera bertan frantziskotarren anaidia. Baina fraideen komentu horretaz gainera Bermeok izan du moja frantziskotarren (klaratarren) monasterio bat ere XX. mendean (1962-2002).
Komentu hau, gainera, apaiztu nahi zuten fraide gazteentzako prestakuntza-etxea ere izan zen 1897-1913 bitarteko urteetan, eta gerora, berriz, lehen mailako irakaskuntzako eskola egon zen bertan zabalik (1919-1974). Frantziskotarren hezitzaile-bokazio hori, baina, garaian garaiko eta behin-behineko premia jakin batzuei erantzuteko izan dela esango genuke, Arrantzako Patroi Eskola ez ofizialarekin (1972-2000) gertatu zen bezala, esate baterako.
Komentu honen pastoralgintza, 1974az geroztik parrokia ere baden bere elizako zerbitzuen inguruan mugitu izan da batik bat; eta gero arduratu izan da Mañuako parrokiaz (1974-1992) eta Muruetakoaz ere (1980-1992). Baina horrez gain jarraitzen du eskualdeko eta, oro har, Bizkaia osoko predikazio-eskeari erantzuten. Azken hiru hamarkadetan, bestalde, zeregin garrantzitsua bete duela esan behar da osasun-pastoralaren eremuan.
Komentu-multzo honetan (elizan, klaustroan eta komentu ohian) berrantolamendu eta birmoldapen sakona egin zen 2000ko urtean, eta Arantzazuko probintziaren zerbitzura dagoen erietxe bihurtu da harrezkero. Baratzea, berriz, Udalari laga zitzaion, inguruko hirigintza-beharrei erantzuteko. Bermeoko anaidiak 18 fraide zituen 2004an, jarduneko anaiak, erretiratuak, zaharrak eta ezinduak barne.

martes, 25 de noviembre de 2008

Gernika, urdaibaien dagoen herri garrantzitsuenaren sorrera eta bilakaera

Inguru horretan, Don Tello kondeak Gernikako hiribildua sortu zuen 1366ko apirilaren 28an. Jatorrian, hiribuldua, batetik, Bermeotik Durangorako bideek, eta bestetik, Bilbotik Elantxoberako nahiz Lekeitiorako bideek osaturiko bidegurutzean kokatuta zegoen. Horrenbestez, leku estrategikoan kokaturik zegoen; kokaleku horretatik, gainera, bide horiek ez ezik, berezko bide bat ere igarotzen zen, itsasadarra alegia; bertara, itsasuntziak Susoko Portua deritzonaren etxeraino iristen ziren. Sorrera horretan, hortaz, merkataritzari loturiko arrazoi batzuk ere egon ziren.

Gerora, Gernikak euskal hiribilduaren ohiko hirigintza-tipologia hartu zuen; zenbait kale paralelok osatzen zuten: Goienkalek, Azokekalek, Artekalek eta Barrenkalek.

Baita zeharkako kale batek ere, Santa Mariak; halaber, hiriko barrutiaren muturretan kokaturiko elizak ere baziren.

Gernikako bizitzan (udal-arautegi zorrotza, nagusiak ziren burges txikien pribilegioak zaintzeko) ez zen aldaketa handirik izan, XVI. eta XVII. mendeetan.

XVIII. mendean plaza bat zegoen hirigunean, eta bertan Udaletxea; espetxe publikoa zuen, Jaurerri osoko gaizkileak zigortzeko, baita Ospitale bat eta Erruki-etxea ere, bertako pobreak hartzeko. Gernikarraren eguneroko jarduerak nekazaritza (laborea, barazkiak eta frutarbolak), artisautza (errementariak, jostunak, zapatariak, linuaren fabrikazioa...) eta merkataritza ziren (merkantzien garraioa eta salmenta).

Mende horiek izandako beste ezaugarri bat, bestalde, ondoko herriarekin izandako gatazka izan zen, Lumoko elizatearekin izandakoa alegia; gatazka hori jurisdikzio mailako arazoek eragin zuten, eta horiek ez ziren 1882ra arte konpondu, herri biak bildu eta Gernika-Lumo sortu zutenera arte.

Industriak XX. mendean iritsi ziren. Biztanleriak etengabeko gorakada izan zuen; 4.500 biztanletatik 6.000tara iritsi zen, 1936an.

Gernikako muino txiki batean Juntetxea eta Arbola daude. Euskaldunen arteko ohitura zaharra arbola baten azpian biltzea zen, batez ere haritz baten azpian, komunitate osoko interesak erabakitzeko (ohitura hori nahiko arrunta zen Erdi Aroko Europan). Bizkaiari dagokionez, lurralde administratibo bakoitzak (Merindadea) bere arbola zuen. Mendeen joanean, Gernikako arbola nagusitu zen, eta hori Lumoko elizatean zegoen; bertan, Gernikazarra izeneko ingurua zegoen, harizti eta baseliza batekin. Arbola horren azpian, Bizkaiko legeak idatzi ziren 1876ra arte; herri guztiek ordezkariak (batzarkideak) bidaltzen zituzten bilkuretara (Batzar Nagusiak). Demokrazia mota edota askatasuna errespetatzeko modu hori Rousseau filosofoak iruzkindu zuen, baita William Wordsworth olerkariak, Tirso de Molina dramaturgoak eta Iparragirre koblakariak ere (Gernikako arbola ospetsua).

Bizkaiko Jaurerria Gaztelako erreinuan sartu ondoren, errege gaztelarrak Gernikara joateko ohitura sartu zen, Bizkaiko Foruak errespetatzeko juramentua, Arbolaren azpian egitearren. Francisco de Mendietak jaso egin zuen, "Eskumuina" izeneko koadro batean, Fernando Katoliko erregeak 1476ko uztailaren 30ean egindako Foruen juramentua. Borboiko Karlos erregegaia, karlistadetan, Gernikara joan zen 1875eko uztailaren 3an, Foruen juramentua egitera. XIX. mendean zehar, Juntetxean bilera asko egin ziren, bai Batzarretarako eta bai egintza politikoetarako.

Zer da Urdaibai?

Urdaibai Oka ibaiak sortzen duen padura da. Bizkaiko kostaldeko ingurune natural garrantzitsuena da. Marea gora eta beherarekin oso aldakorra den ingurunea da.
Urdaibain dauden hondartza garrantzitsuenak Laidatxu eta Laida dira. Bi hondartza hauek oso handiak dira marea behean dagoenean eta ia desagertzen dira marea gora dagoenean. Hala ere azkeneko honetan dunak berreskuratzeko lana egin da azkeneko urteetan eta horrek marea gora dagoenean ere hondartza zati bat egotea ekarri du. Hala ere beste hainbat hondartza daude Urdaibaiko ingurune naturalean.
Irlei dagokionez Sukarrietan dagoen Txantxarramendi eta Sandinderi paduraren barruan daude eta Izaro kanpoaldean.
Laidako hondartzak fadura osoa babesten du olatuen eraginaz eta hori dela eta zingiratsua da b

martes, 4 de noviembre de 2008

Ordutegi berria

Urdaibaiko saneamenduaren lurralde-ekintza plana jarri zuen martxan bere garaian Busturialdeko Ur Partzuergoak Mundakako itsasadarraren uraren kalitatea ekarri asmoz. 2012. urterako dago pentsatua amaitzea eta 140.000.000 euroko inbertsioa dago egina.

Hainbat izen dira plana martxan jarri zutenetik egindako lanak. Itsasadarraren eskuineko aldeko kolektiboen sarea konpondu dute, hondakin-uren araztegiak eraiki dituzte Ibarrangelun, Elantxoben, Ean eta Laidan, Gernikako saneamendu zaharra berritu eta zabaldu egin dute eta Bermeoko hondakin-urak garraiatzen dituen lur azpiko sarea berrantolatu dute, besteak beste.

Informatzailea: Busturiandeko hitza

martes, 7 de octubre de 2008

Espazio naturala

Urdaibaiko haranak eta estuarioak, bertako natur eta giza elementu eta ekosistemen aniztasuna eta originaltasun direla eta, oso espazio natural baliotsua osatzen dute. Oka ibaia urteetan zehar Urdaibaiko padurak sortzen eta modelatzen joan da eta Mundaka herrian itsasoratzen da. Honen ondorioz, ekosistema asko sortzen dira. 1984an Eusko Jaurlaritzak UNESCOri Urdaibairi buruzko azterketa ekologiko bat egitea eskatu zion, espazio hau Gizakia eta Biosfera programan sartzeko. 1.989an Eusko Legebiltzarrak Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren babes eta Antolamenduari buruzko legea onartu zuen.





martes, 30 de septiembre de 2008

GUGGENHEIM BERRIA EUKAL HERRIAN

Urdaibaiko Guggenheimaren inguruan iritsi desberdinak daude, parte batek, Guggenheimaren influentziagatik, turista gehiago etorriko direla diote eta orregatik, orain igarotzen gauden krisitik erresago irtengo garela diote, parte ekologistek, berriz, naturaren zapalketa dela diote, urdaibaiko biosferak ez duela behar duen edertasuna baino gehiago.
Guggenheim berriaren helburua, Bilboko Guggenheimean ez diren erakusketa handiak sartzea da, Gernikaldean Guggenheimena ipintzea. Adituek diotenez, Bilbokoa baino bost aldiz txikiagoa izango da, museoak 5.000 metro karratuko azalera izango luke. Jose Luis Bilboko ahaldun nagusiak, 100 milioi euro ezartzeko prest daudela eta Bizkaiko hiriburuko museoaren beste egoitza bat bezalakoa izango dela dio.
Parte ekologistek berriz, horrelako eraikuntzen aurka daude. Busturialdean, gure herrietako ormak apaintze duten zenbait pintada agertu dira, URDAIBAI EZ DAGO SALGAI., STOP MUSEOA! AMA LURRA S.O.S… esaten dutenak.





martes, 23 de septiembre de 2008




Kaixo lagunok, onako txoko hau, urdaibaien dauden txoko esbedinak gehiago esagutze sortu dudan wep gunea da. Espero dut mendia edo soilik, ingurugiroa guztatzen zaizuenei, lagungarri izatea.