martes, 25 de noviembre de 2008

Gernika, urdaibaien dagoen herri garrantzitsuenaren sorrera eta bilakaera

Inguru horretan, Don Tello kondeak Gernikako hiribildua sortu zuen 1366ko apirilaren 28an. Jatorrian, hiribuldua, batetik, Bermeotik Durangorako bideek, eta bestetik, Bilbotik Elantxoberako nahiz Lekeitiorako bideek osaturiko bidegurutzean kokatuta zegoen. Horrenbestez, leku estrategikoan kokaturik zegoen; kokaleku horretatik, gainera, bide horiek ez ezik, berezko bide bat ere igarotzen zen, itsasadarra alegia; bertara, itsasuntziak Susoko Portua deritzonaren etxeraino iristen ziren. Sorrera horretan, hortaz, merkataritzari loturiko arrazoi batzuk ere egon ziren.

Gerora, Gernikak euskal hiribilduaren ohiko hirigintza-tipologia hartu zuen; zenbait kale paralelok osatzen zuten: Goienkalek, Azokekalek, Artekalek eta Barrenkalek.

Baita zeharkako kale batek ere, Santa Mariak; halaber, hiriko barrutiaren muturretan kokaturiko elizak ere baziren.

Gernikako bizitzan (udal-arautegi zorrotza, nagusiak ziren burges txikien pribilegioak zaintzeko) ez zen aldaketa handirik izan, XVI. eta XVII. mendeetan.

XVIII. mendean plaza bat zegoen hirigunean, eta bertan Udaletxea; espetxe publikoa zuen, Jaurerri osoko gaizkileak zigortzeko, baita Ospitale bat eta Erruki-etxea ere, bertako pobreak hartzeko. Gernikarraren eguneroko jarduerak nekazaritza (laborea, barazkiak eta frutarbolak), artisautza (errementariak, jostunak, zapatariak, linuaren fabrikazioa...) eta merkataritza ziren (merkantzien garraioa eta salmenta).

Mende horiek izandako beste ezaugarri bat, bestalde, ondoko herriarekin izandako gatazka izan zen, Lumoko elizatearekin izandakoa alegia; gatazka hori jurisdikzio mailako arazoek eragin zuten, eta horiek ez ziren 1882ra arte konpondu, herri biak bildu eta Gernika-Lumo sortu zutenera arte.

Industriak XX. mendean iritsi ziren. Biztanleriak etengabeko gorakada izan zuen; 4.500 biztanletatik 6.000tara iritsi zen, 1936an.

Gernikako muino txiki batean Juntetxea eta Arbola daude. Euskaldunen arteko ohitura zaharra arbola baten azpian biltzea zen, batez ere haritz baten azpian, komunitate osoko interesak erabakitzeko (ohitura hori nahiko arrunta zen Erdi Aroko Europan). Bizkaiari dagokionez, lurralde administratibo bakoitzak (Merindadea) bere arbola zuen. Mendeen joanean, Gernikako arbola nagusitu zen, eta hori Lumoko elizatean zegoen; bertan, Gernikazarra izeneko ingurua zegoen, harizti eta baseliza batekin. Arbola horren azpian, Bizkaiko legeak idatzi ziren 1876ra arte; herri guztiek ordezkariak (batzarkideak) bidaltzen zituzten bilkuretara (Batzar Nagusiak). Demokrazia mota edota askatasuna errespetatzeko modu hori Rousseau filosofoak iruzkindu zuen, baita William Wordsworth olerkariak, Tirso de Molina dramaturgoak eta Iparragirre koblakariak ere (Gernikako arbola ospetsua).

Bizkaiko Jaurerria Gaztelako erreinuan sartu ondoren, errege gaztelarrak Gernikara joateko ohitura sartu zen, Bizkaiko Foruak errespetatzeko juramentua, Arbolaren azpian egitearren. Francisco de Mendietak jaso egin zuen, "Eskumuina" izeneko koadro batean, Fernando Katoliko erregeak 1476ko uztailaren 30ean egindako Foruen juramentua. Borboiko Karlos erregegaia, karlistadetan, Gernikara joan zen 1875eko uztailaren 3an, Foruen juramentua egitera. XIX. mendean zehar, Juntetxean bilera asko egin ziren, bai Batzarretarako eta bai egintza politikoetarako.

Zer da Urdaibai?

Urdaibai Oka ibaiak sortzen duen padura da. Bizkaiko kostaldeko ingurune natural garrantzitsuena da. Marea gora eta beherarekin oso aldakorra den ingurunea da.
Urdaibain dauden hondartza garrantzitsuenak Laidatxu eta Laida dira. Bi hondartza hauek oso handiak dira marea behean dagoenean eta ia desagertzen dira marea gora dagoenean. Hala ere azkeneko honetan dunak berreskuratzeko lana egin da azkeneko urteetan eta horrek marea gora dagoenean ere hondartza zati bat egotea ekarri du. Hala ere beste hainbat hondartza daude Urdaibaiko ingurune naturalean.
Irlei dagokionez Sukarrietan dagoen Txantxarramendi eta Sandinderi paduraren barruan daude eta Izaro kanpoaldean.
Laidako hondartzak fadura osoa babesten du olatuen eraginaz eta hori dela eta zingiratsua da b

martes, 4 de noviembre de 2008

Musikie

Datu Pertsonalak

Mi foto
Euskaldun petoa.